AHT zundaketen aurkako mendi martxa egin dute
Ibilbide zirkularra burutu dute parte-hartzaileek: Idiazabal-Olaberri-Idiazabal. Aldarrikapen festak eman dio segida mendi martxari.
Parte hartzaileek bandera eta pankartak eraman dituzte/Edurne Huesa Stop Zundaketak-AHTrik ez mendi martxa egin dute goizean. 9:30ean Idiazabalgo plazatik abiatu dira parte-hartzaileak eta Olaberritik bueltan, berriro ere Idiazabalen amaitu dute 12:00etan. Ondoren, aldarrikapen festa egin dute herriko frontoian. Lehenik eta behin, egungo testuinguruaren irakurketa egin dute STOP ZUNDAKETAK – AHTrik Ez ekimenaren aldetik. Ondoren, Inma Mugerza hidrogeologoak hitza hartu du AHTak ingurune karstikoan sortzen dituen kalteen inguruan hitz eginez. Horrez gain, Izaki Mitologiko liluragarrien ikuskizuna eta elkarretaratzeko argazkia ere egin dituzte.
Ondoren, Inma Mugerza hidrogeologoak AHTak Aralarko karstean eragin ditzakeen kalteak azaldu ditu. Datorren ostiralean, azaroak 28, 18:00etan, Ataungo udaletxean gaurko hitzaldia xehetasun handiagoz burutuko du.
Txalapartariek eta trikitilariek girotu dute aldarrikapen festa, eta bertako produktuz osaturiko mokadua ere egin dute.













