Nortasun Agiria edo pasaportea Legazpin tramitatzeko aukera izango da
Abenduaren 15ean eta 22an unitate mugikor bat izango da bertan. Lehenengo egunerako txanda guztiak hartuta daude, eta bigarrenerako, gaurtik eskatu daitezke udaletxean.
Udaletxean eskatu behar da NA edo pasaportea tramitatzeko txanda.Tere Madinabeitia Legazpin ere izango da estatuko nortasun agiria eta pasaportea tramitatzeko aukera. Abenduaren 15ean eta 22an Polizia Nazionalaren unitate mugikor bat joango da, eta Azokan egongo dira tramiteak egiten, 09:00etatik 13:30era.
Bertan egin edo berritu ahal izango dute NA edo pasaportea Legazpiko herritarrek edo inguruko bizilagunek, baina horretarako txanda eskatu beharko dute. Abenduaren 15eko txanda guztiak beteta daude, eta hurrengo astekoak, abenduaren 22koak bihar hasi eta abenduaren 16ra arte eskatu ahal izango dira udaletxeko HAZen edo 943 73 70 30 telefono zenbakian.













