Podiumera igota itxi du denboraldia Xabi Zurutuzak
Moto 2ko Europako txapelketako azken lasterketa Valentzian izan da asteburuan, eta bigarren amaitu du. Europako sailkapen orokorrean bosgarren postua egin du.
Xabi Zurutuza moto pilotu legazpiarrak denboraldi bikaina itxi berri du, azken lasterketan podiumera igota, gainera. Asteburuan amaitu da Europako Moto2 txapelketa, Valentziako Ricardo Tormo zirkuituan, eta Zurutuzak bigarren egin du. Txapelketako sailkapen orokorrean bosgarren postuan geratu da.
Andifer American Racing taldearekin egin du denboraldia legazpiarrak, lehena Moto2 mailan. 134 punturekin amaitu du, eta hori puntuazio bikaina da hasi berri batentzat. Podiumera lautan igo da: uztailean hirugarren bi postu egin zituen Frantziako Magny-Cours zirkuituan, uztailean Italiako Misanon bigarrena izan zen, eta igande honetan Valentzian berriz izan da bigarrena.
Denboraldia osatzeko, munduko txapelketan ere parte hartu du Portugalen eta Valentzian, min hartuta zegoen Joe Roberts taldekidea ordezkatuz.
Orain hurrengo urteari begira dago Zurutuza, eta adituen arabera motoziklismoaren kategoria zailenean egindako lehen denboraldian egokitze maila ona erakutsi eta gero, hurrengoan txapelketa irabaztean du jarrita helburua.













