Lau dantzari legazpiar Euskal Herriko aurresku txapelketara
Sustraiak taldeko kideak dira lauak. Txapelketa larunbatean jokatuko da, Hondarribian.
Eider Carballo, Irune Azpeitia, Irati Olaizola eta Amaia Azpeitia.Sustraiak dantza taldea Amaia Azpeitia Osinalde, Eider Carballo Zabalo, Irati Olaizola Goñi eta Irune Azpeitia Osinalde dantzari legazpiarrek Euskal Herriko gipuzkoar erako aurresku txapelketan parte hartuko dute larunbat honetan, Hondarribian. Lau dantzariak Sustraiak taldeko kideak dira.
Txapelketaren zazpigarren edizioa da, eta Itsas Etxea Auditoriumean jokatuko da, 18:00etan hasita eta Hondarribiko Udalak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta,
Parte hartuko duten 17 dantzarik Soinu Zahar bat eta Desafioa edo Aurkez aurke dantzatu beharko dituzte. Ondoen sailkatutako sei dantzariek Zortzikoa dantzatuko dute gero, eta hortik aterako da irabazlea













