50. Kilometroak jaia aurkeztuko dute bihar Lazkaon
Datozen hilabeteetarako dituen asmo eta helburuen berri emango du Lazkaoko Ikastolak, eta aukeratutako leloa eta logoa ere ezagutaraziko ditu.
Mari Karmen Eizagirre eta haren sendia, lekukoa esku artean. Izaro Villarreal Lazkaoko Ikastolak 50. Kilometroak jaiaren aurkezpen ekitaldia egingo du bihar plazan. Urteurren berezia izango da, bost hamarkada geroago lehen aldiz festa hori ospatu zen herrira itzuliko baita. Datozen hilabeteetarako dituen asmo eta helburuen berri emango du, eta aukeratutako leloa eta logoa ere ezagutaraziko ditu. Ekitaldia 18:30ean hasiko da, eta aurrez bideo bat proiektatuko dute.













