Itxaso Martin idazlea Ordiziako Irakurle Taldean izango da bihar
Barrenako liburutegian elkartuko dira, 18:00etan. Itxaso Martinen 'Puntobobo' liburuaz ariko dira.
Itxaso Martin.Erein argitaletxea. Itxaso Martin idazlea Irakurle Taldearen azaroko saioan izango da bihar, 18:00etan, liburutegian. Erein argitaletxearekin argitaratutako Puntobobo azken liburua izango dute taldean hizpide, Irati Goikoetxeak gidatuta.
Irakurle Taldeak ikasturtero bi idazle gonbidatzen ditu eta Goikoetxearen esanetan, «beti da ederra eta interesgarria bertatik bertara, idazlearen beraren eskutik, liburuen korapiloak askatzea, idazleekin batera liburuen mamia aztertzea. Gaiaren nondik norakoak, hautuaren zergatiak, idazketa prozesua, idazlearen irakurleekiko begirada… gai ezberdinetara iristeko aukera bakarra idazlearekin berarekin zuzeneko solasa izatea da, opari bat da irakurlearentzat idazlearekin enkontruok izatea».
Emakumeen sufrimendua, osasun mentala eta familiarteko dinamikak ardatz ditu Puntobobo eleberriak. «Itxaso Martinek ez du eufemismorik erabiltzen; estilo intimista eta soil batez idatzi du istorio honen errealitate gordina. Ez da eleberri kostunbrista bat, protagonisten psikologian sakonduz idazleak ateratako argazki gardena baizik». Herritar oro animatu dituzte saioan parte hartzera













