Ordiziako Garin Okindegia eta Zumarragako Otxaran, Singular Dendak
Lehiakortasuna hobetzeko Singular Programa "arrakastaz gainditu" duten Gipuzkoako hamar saltokik aitortza jaso dute Ordiziako udaletxean.
Ordiziako Udaletxean egin dute aitortza ekitaldia. Lehiakortasuna hobetzeko Singular Programa “arrakastaz gainditu” duten Gipuzkoako hamar saltokik aitortza jaso dute Ordiziako udaletxean, Ordiziako Udalak eta Gipuzkoa Merkatariak Federazioak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin bultzatutako ekitaldian. Singular Denden zigilua jaso duten saltokiak ondorengoak dira:
- Ordizian: Garin Okindegia.
- Zumarragan: Otxaran.
- Arrasaten: Altuna lurrindegia eta Markiegi.
- Donostian: Minimil eta Perfumeria Urbieta.
- Irunen: Juncal Aguirre.
- Oñatin: Kimu-Urtxin loradenda.
- Orion: Soia Bridal.
- Tolosan: Arteka.
Singular Dendak Gipuzkoako merkataritza bereizteko programa da, eta “xehetasunaren kultura lantzen du hainbat arlotan, hala nola bezeroarentzako arretan, irudi komertzialean, komunikazioan edo produktuan”. Beste ezaugarri bat ere badute: “Hemengo dendak, hemengo jendeak sortu eta garatutakoak; denda
konprometituak, paregabe egiten dituen esperientzia batengatik nabarmentzen direnak; nortasunarekin, bestelako merkataritza-eredu bati eutsi nahi diotenak;
hurbilak eta bakarrak”.
Are gehiago: “Gauzak gertatu, harritu eta liluratzen dituzten saltoki bereziak. Bezeroa bere erabaki guztien erdigunean dagoen eta konplizitatea sortu nahi duen espazioak. Hori lortu duten profesionalek desberdintze-balioak adierazten dituzte eguneroko kudeaketan: jarrera positiboa, konfiantza, tratu pertsonalizatua, adituen aholkularitza, xehetasunekiko arreta eta gustua eta erosketa bereziko esperientzia”.
Ordiziako ekitaldian, Jesus Mendeze branding-ean adituak, hitzaldia eskaini zuen, “eta bere energiarekin, motibazioarekin eta ikuspegi praktikoarekin, gurekin gako zehatz eta aplikagarriak partekatu zituen, saltoki bati bakarra egiten diona sustatzeko eta transmititzeko. Horrela, marken benetako eragin-ahalmena non dagoen identifikatzen dugu, bai eta prozesu garrantzitsu horretan komunikazioak eta gure emozioek duten zeregina ere”.
Ekitaldian, sarituez gain, Adur Ezenarro (Ordiziako alkatea), Mikel Serrano (Zumarragako alkatea), Maider Morras (Arrasateko alkatea), Andu Martinez de Rituerto (Tolosako alkatea), Idoia Aierbe (Oñatiko Udaleko Sozioekonomia Arloko zinegotzia), Fernando Gonzalez (Irungo Udaleko Merkataritza teknikaria) eta Olatz Santamaria (Orioko Udaleko Hirigintza zinegotzia) izan ziren.













