Saharako errefuxiatuak eta bularreko minbizia ostiralean hizpide Legazin
Nagusilan elkarteak hitzaldia antolatu du, Katxalinekin elkarlanean. Gizarte Zentroan izango da, 18:00etan.
Emakumeak, errefuxiatu sahararren kanpaleku batean. Atalayar Legazpiko Nagusilan elkarteak hitzaldia antolatu du biharko. Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan bularreko minbizia nola tratatzen duten azalduko dute bertan, Katxalin elkartearekin lankidetzan. Legazpin bizi diren hainbat emakume saharar izango da bertan, haien lekukotza emateko.
Hitzaldia Gizarte Zentroan izango da, 18:00etan.













