Soroiz eta Goenaga, Feroz sarietan hautagai
Zazpi izendapen izan ditu Moriartiren 'Maspalomas' filmak: film dramatiko onena, zuzendaritza onena, aktore protagonista onena, bigarren aktore onena, gidoi onena, musika onena eta trailer onena.
Jose Mari Goenaga ordiziarra kide den Moriarti ekoiztetxearen Maspalomas filma eta bertan aktore nagusia den Jose Ramon Soroiz legorretarra sarietarako izendapenak batzen doaz. Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Maskorra lortu zuen Soroizek irailean, eta azaroaren hasieran jakinarazi zuten Forque sarietarako gizonezko aktorerik onenaren sarirako izendatu zutela. Gaur, berriz, Espainiako Zinema Informatzaileen Elkarteak ematen dituen Feroz sarietarako Maspalomas filmak zazpi izendapen izan dituela jakinarazi dute. Urtarrilaren 24an banatuko dituzte. Hauek dira izendapenak: film dramatikorik onena (Maspalomas), zuzendaritza onena (Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi), aktore protagonista onena (Jose Ramon Soroiz), bigarren aktore onena (Kandido Uranga), gidoi onena (Jose Mari Goenaga), musika onena (Aranzazu Calleja) eta trailer onena (Maspalomas).













