Anduetzan Olentzero eta Mari Domingirekin taloak egiteko azken sarrerak
Saio gehienak hartuta dauden arren, azken leku batzuk oraindik libre daude.
Olentzero eta Mari Domingi Zegamako Anduetza parketxean.Hitza Pasa den asteburuan iritsi ziren Olentzero eta Mari Domingi Zegamako Anduetza parketxera. Parketxeko arduradunek adieraz dutenez, “tarte goxoa igaro genuen gerturatutako familiekin. Lehenengo, Olentzero eta Mari Domingi entzuten eta ondoren, bakoitzak bere taloa egin zuen eta, bukaera borobila emateko, haur bakoitzak Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza eskura emateko aukera izan zuen”.
Urtero bezala, Olentzerorekin eta Mari Domingirekin taloa egiteko aukera izango da aurten ere, abenduaren 21era bitarteko asteburu guztietan, Olentzerorekin eta Mari Domingirekin taloa egin eta dastatu jardueraren baitan. Sarrera gehienak dagoeneko salduta dauden arren, oraink leku batzuk libre daude. Saioen ordutegia 11:00ean, 12:45etan, 15:30ean eta 17:15etan da. Prezioa, pertsonako zortzi eurokoa da; norberak egindako taloa barne.
Gelditzen diren azken plaza horietan erreserba egin nahi dutenak Anduetza parketxearekin harremanetan jarri daitezke, telefonoz 943 80 21 87 eta 688 62 36 09 zenbakietan, edo posta elektronikoaren bitartez, anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidean.













