Euskararen Egunaren instituzionalizaziotik, hiru hamarkada
Aurrez, 1948an, Biarritzen Eusko Ikaskuntzak antolatu zuen VII. Kongresuan Euskararen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen, eta 1949ko abenduaren 3an, Frantzisko Xabierren egunean ospatu zen lehendabiziko aldiz.
Urretxu-Zumarragako Euskararen Mintzodromoa, iaz, Urretxuko udaletxeko portaloian. Laida Goiburu Iaz 75 urte bete ziren Euskararen Eguna lehen aldiz ospatu zenetik. 1936ko gerra amaitu eta hamarkada batera, errepresio gogorragatik euskaraz mintzatzeko eta euskaldun agertzeko beldurra zegoen testuinguru batean, 1948an, Biarritzen Eusko Ikaskuntzak antolatu zuen VII. Kongresuan Euskararen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen, eta 1949ko abenduaren 3an, Frantzisko Xabierren egunean ospatu zen lehendabiziko aldiz. «Eskual herriko hiri, herri eta herrixketan» ez ezik, «Eskual herritik kanpo, hurbil edo urrun, eskualdun multxoak aurkitzen diren bazter guxtietan» ospatzea aldarrikatu zuten.
1995ean, berriz, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat egin eta Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten. Borrokak egungo testuingurura egokituta, asteazkenean ospatuko da Euskararen Eguna. Goierriko hainbat herritan, asteburuan hasiko dira egunari lotutako jarduerak, euskara erdigunean jarri, hizkuntza-eskubidea giza-eskubidea dela gogorarazi eta, egun batetik harago, euskararen erabilera arlo pertsonal, kultural, sozial nahiz politikoan aldarrikatzeko.













