Goiburu eta Arakama garaile Kasino elkarteko 48. mus txapelketan
Igor Ormazabal eta Eneko Ormazabal aita-semeei gailendu zaizkie finalean.
Kasino elkarteko mus txapelketako txapeldunak eta txapeldun ordeak, pasa den ostiralean. Kasino elkartea Pasa den azaroaren 21 iluntzean jokatu zuten Zegamako Kasino elkartean 48. mus txapelketa. Herriko mus txapelketa beteranoena da eta Mikel Goiburu eta Aitor Arakama izan dira txapeldun, Igor Ormazabal eta Eneko Ormazabal aita-semeei finalean gailenduz. Guztira 32 bikotek hartu zuten parte lehiaketan.
Elkarteak eskerrak eman dizkiete parte hartzaile guztiei, baita, sarietan laguntza eman duten denda, taberna eta hustiatzaile guztiei ere.













