Liburu bana, bertsora eta musikara ekarriak
Idiazabalen 'Pleibak' bertso saio literarioa egingo dute gaur, eta Zaldibian 'Esne Berriketan' igandean.
Miren Amuriza, hark idatzitako 'Pleibak' liburuaren bertso saio literarioan.Hitza Bi bertso-saio literario izango dira asteburuan Goierrin. Idiazabalen, Miren Amurizaren Pleibak liburu oinarri hartuta, Amuriza bera, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran bertsolariak, eta Miren Narbaiza Mice musikaria igoko dira gaur Guraso Elkarteko oholtzara (19:30). Zaldibian, berriz, Uxue Alberdiren Esne berriketan liburua ardatz dutela, Alberdi bera, Amorante musikaria eta Miren Amuriza eta Onintza Enbeita elkartuko dira Zaldibiako udaletxeko herri aretoan igandean (17:30).













