Ordiziako Mendizaleak taldeak 80 urte bete ditu
Ordizia inguruan mendi ibilaldia egingo dute igandean, eta ondoren bazkaria egingo dute.
Ordiziako Mendizaleak aurtengo ekainean, Ordizia-Orio martxan. Ordiziako Mendizaleak elkartearen 80. urteurrena ospatuko dute igandean, azaroaren 30ean. Egunarekin hasteko, Ordizia inguruan mendi ibilaldia egingo dute. 08:30ean Dorrea etxean jarri dute hitzordua. Ondoren bazkaria egingo dute elkarrekin, ohorezko bazkideei omenaldia eginez.













