Palestinaren burujabetzaz hitzaldia dute Lazkaon astelehenean
Mohammad Farajallah ariko da hizlari lanetan, Palestina-Euskal Herria elkartasun batzordeko ordezkaria.
Mohammad Farajallah palestinar aktibista ariko da hizlari lanetan. Datorren astelehenean, abenduaren 1ean, 18:30ean, Palestina, bere lurraren jabe bizi nahi duen herria hitzaldia izango da Lazkaoko kultur etxean, Lazkao-Palestina Herri Ekimenak antolatuta. Mohammad Farajallah ariko da hizlari lanetan, Palestina-Euskal Herria elkartasun batzordeko ordezkaria. Herritarrei solasaldian parte hartzeko deia egin diete.













