Zeraingo herri larreetarako izen ematea zabalik
Abenduaren 5era arte epea dago eskaera orriak udaletxean aurkezteko.
Zeraingo Udalak jakitera eman duenez, 2026rako herri larretan izena emateko epea irekita dago jada udaletxean. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarduera hauetarako ematen dituen diru laguntzak eskuratu ahal izateko, abenduaren 5era arteko epea izango da eskaerak egiteko.
Eskaera egiten den lehendabiziko urtea bada, nekazari-ustiakuntzako txartelaren kopia, NANaren kopia eta ganaduaren identifikazio agiria aurkeztu eta larreetara igoko den ganadu kopurua zein izango den jakinarazi beharko da eskera egiterako orduan.
Lehenagotik ganadua herri larreetara igotzen dutenek, larreetara igoko den ganadu kopuruaren berri eman eta ganduaren identifikazio agiria aurkeztu beharko dute soilik. Eskaera orriak udaletxean daude eskuragarri.













