Ormaiztegiko mozorrotuen eguna iruditan
San Andres bezpera egunez, eta eguraldiaren aitzakiarik gabe, askotariko mozorroek kolorez jantzi dute Ormaiztegi.
Franco diktadorearen mozorroak arreta piztu du gaur Ormaiztegiko festetan.Iñaki Gurrutxaga Txurro saltzaileak, eguzkiloreak eta erleak, tarot irakurleak, Iruñeko pilotazaleak, Franco eta haren taldea, Hondarribiko alardea, Aventura en pelotas telebista saiokoak eta beste hamaika mozorrok kolorez jantzi dute gaur Ormaiztegi. San Andres bezpera eguna da, eta eguraldiak, gaurkoan, aitzakiari gabe lagundu du. Jun da Jo txarangak girotu du eguna.
Mozorrotuak Zubipera igo dira ondoren bazkaltzera, eta sariak ere banatzekoak dira 16:30ak aldera. Ondoren kuadrillen jaitsiera egingo dute herrigunera, eta gauean kontzertuak daude: DJ Naza eta Zatekeen Erromeria.
Haur danborrada eta herri kirolak
Bihar San Andres eguna ospatuko dute. Txistulariek esnatuko dute herria, eta eguerdiko hamaiketako herrikoiaren ondoren, haurren danborrada eta herri kirol jaialdiak –Lasto jasotzen Bustintza, Ainitze Zumeta, Lierni Osa eta Jokin Eizmendi harri jasotzaileak, Xabier Zaldua eta Arkaitz Etxebeste aizkolariak– dituzte.
Arratsaldean, berriz, Goruntz dantza taldearen saioa eta Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kantu-jira, plazatik abiatuta.
ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Iñaki Gurrutxaga













