Palestinari elkartasuna adierazi dio Kontseilu Sozialistak Ordizian
Herri kirol saioa egin du Plaza Nagusian, eta segidan elkarretaratzea 'Palestinar erresistentzia aurrera. Israel desegin!' lemapean. Arratsaldean jarraitu dute ekintzek.
Goizeko herri kirol saioaren argazkia. Zortzi talde aritu dira nor baino nor.Iñaki Gurrutxaga Goierriko Kontseilu Sozialistak antolatuta Palestinarekin Elkartasun Eguna egin dute gaur Ordizian. Plaza Nagusia izan dute goiz-eguerdiko bilgunean, frontoi txikia arratsaldekoa.
Goizean herri kirol saioa egin dute plazan zortzi taldek, eta hura amaitzean kontzentrazioa egin dute Palestinar erresistentzia aurrera. Israel desegin! lemapean. Ordiziako Koloreren eskutik, kulturarteko luntxa ere izan dute.
Mahai-inguru eta kontzertua
Beti-Alaiko frontoi txikian bazkaldu ondoren, Israelgo estatuaren izaera eta palestinar erresistentzia mahai-ingurua egin dute. 18:00etan Esanezin taldearen kontzertua dute.













