Gerrak markatutako bizitzak, gogoan
Ataunen bizi ziren Pedro Basurto Kerejeta eta Joxe Apaolaza Mujika aitortu dituzte aurten lehenengo aldiz.
Gerraren biktima guztiak omentzeaz gain, aitortza bereziak ere egin dituzte. Gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia egin diete gaur eguerdian Aian. Ordubete inguruko ekitaldia izan da, eta herritar ugari gerturatu da bertara. Gerraren biktima guztiak omentzeaz gain, aitortza bereziak ere egin dituzte. Alde batetik, eta ohikoa den moduan, Martzelo Lasa eta Jesus Bujandaren familiakoak omendu dituzte, eta bestetik, aurten lehenengo aldiz, Ataunen bizi ziren Pedro Basurto Kerejeta eta Joxe Apaolaza Mujika. Hauek 19 urte zituztela fusilatuak izan ziren.
Ekintza honekin amaiera eman diote Iragana gogora ekartzen memoria historikoaren zikloari.













