Ampo Ordiziak galdu egin du Vrac-en aurka
Errege Kopako bigarren partida 0-22 galdu du Ampo Ordiziak Altamira estadioan.
Ampo Ordiziak 0-22 galdu du Vrac taldearen aurka.Hitza. Ampo Ordiziak ezin izan du irabazi Errege Kopako bigarren partida Altamira estadioan, Valladolideko Vrac taldeak 0-22 gailendu baitzaio Ampo Ordiziari.
Asteburuan atsedena izango badute ere, urtea bukatzerako Errege Kopako beste bi partida jokatuko dituzte: abenduaren 14an Bartzelonara joan beharko dute Goierriko errugbilariek, eta abenduaren 21ean, Ordizian jokatuko dute A.D. Ingenieros Industriales Las Rozas Rugby taldearen aurka.













