Argi Berriko muslari txapeldunak
Jesus Mari Irastortzak eta Bittor Puertasek jantzi dute txapela, Satur eta Pedro Irastortzari finalean 3-1 irabazita.
Argi Berri elkartea ordezkatuko duten muslariak.Argi Berri. Ordiziako Argi Berri elkartean larunbatean jokatu zen bazkideen arteko elkarte barneko 47. Mus txapelketa azkarra. Hamasei bazkidek parte hartu zuten txapelketan eta irabazleak Jesus Mari Irastortza eta Bittor Puertas izan ziren, Satur eta Pedro Irastortzari finalean 3-1 irabazita.
Txapelketaren ondoren afaltzen elkartu ziren txapelketan parte hartu zutenak eta beste hainbat bazkide.













