Legorretar berriei harrera
Aurten erroldatutako 48 herritarrek zuten bertaratzeko gonbidapena.
Aurten Legorretan erroldatu diren hainbat lagunek hartu dute parte ongietorri saioan.Legorretako Udala. Legorretako Udalak harrera protokoloa osatu du herrian erroldatutako herritar berrientzat. Zerbitzu gida argitaratzearekin batera, lehenengo ongietorri saioa egin zuten larunbatean.
Aurten erroldatutako 48 herritarrek zuten bertaratzeko gonbidapena. Jatorriari dagokionez, espainiarrak, euskal herritarrak, marokoarrak, sahararrak, pakistandarrak eta argentinarrak dira legorretar berriak.













