Manta eta arropa bilketa egingo du Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Legazpin
Buskabaso elkartean egongo dira materiala biltzen asteazkenean 18:30etik 20:00etara, eta hurrengo asteko ostiralean, abenduak 12, ordutegi berdinarekin, Larrosain Gune Sozialistan.
Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak manta eta arropa bilketa egingo du Legazpin datozen egunetan, Buskabaso auzo elkartearekin lankidetzan. Haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako arropa eta oinetakoak behar dituzte, eta mantak, izarak eta motxilak, “gure inguruan etxerik gabe daudenenentzat, eta horien beharra duten pertsona edo familientzat”.
Buskabaso elkarteak San Ignazioko eskola zaharretan duen egoitzan jasoko dute materiala asteazkenean, abenduan 3, 18:30etik 20:00etara, eta abenduaren 12an, ostirala, Saturnino Telleriako biribilgune ondoan Larrosain Gune Sozialistan, 18:30etik 20:00etara.
Bilketa hau Klase elkartasuna antola dezagun lelopean antolatu dute, eta “Badakizu, erabiltzen ez baduzu, lagundu” esanez, animatu dituzte herritarrak mantak, arropak, oinetakoak eta bestelakoak ematera.













