San Nikolas erronda abenduaren 4an aterako da Legazpin
Doinua Musika Eskolako musikariek lagunduko dute, eta eskolako ikasle bat izango da aurten gotzain txikia. Abestiak ikasteko aukera izango da bihar asteartea egingo den saio berezi batean.
Gabonen hurbiltasuna iragartzen duen San Nikolas eguna abenduaren 6an ospatzen da, baina Legazpin egin ohi izan den erronda bi egun lehenago egingo da aurten, ostegunean, abenduren 4an. Gotzain txikiak gidatuko duen erronda Laubide auzoko oinezkoentzako gunetik abiatuko da 17:30ean, eta Azokara arteko ibilbidean hainbat geldialdi egingo ditu. Geldialdi horietan San Nikolas, San Nikolas santua, Urte berri berri eta Daukanak kantetako koplak abestuko dituzte.
Doinua Musika eskolako musikariek lagunduko diote gotzain gazteari errondan, eta aurten, eskolako ikasle batek beteko du paper hori. Iaz, Alen Gonzalez Jimenez izan zen gotzaina.
Eguraldi txarrarekin, ekitaldia Azokan egingo dute, eta amaieran, txokolate beroa banatuko dute bertaratzen diren guztien artean.
Koplak ikasteko saioa
San Nikolas errondan kantatuko diren koplak ikasteko bigarren saioa izango da bihar. Doinua Musika Eskolako garajean egingo dute, 16:45etik 17:45era, eta herritar guztiei dago zuzenduta.













