Gaurko iragarrita zegoen errepide mozketa bertan behera geratu da Zerainen
Ibilgailuen abiadura murrizteko lanak egingo diren tokia.GFA Udaletxea eta frontoiaren arteko zeharbidean ibilgailuen abiadura moteltzeko lanak egiten ari da azken asteetan Gipuzkoako Foru Aldundia. Asfaltatze lanak iragarri zituzten gaurko eta ondorioz, trafikoarentzat errepidea goiz osoan zehar itxita egongo zela ohartarazi zuten obrako arduradunek.
Zeraingo Udalak berriki jakitera eman duenez, asfaltatze lanak atzeratu egingo dituzte azkenean, arrazoiak zeintzuk diren argitu ez badute ere. Litekeena da lan hauek datorren asteazkenean gauzatzea, baina oraindik ez dago data guztiz zehaztuta. Ondorioz, gaur normaltasunez erabili ahal izango dute ibilgailuek Zeraingo errepidea.













