Hego hemisferioko natura, udazkeneko afari tertulian
Alberto Aierbe, artxiboko irudi batean. Mayayo / carrerasdemotana.com Amezti elkarteak antolatutako Udazkeneko tertulia afariak egitasmoak aurrera darrai Zegaman. Antolatutako egitarauaren barruan, abenduaren 12an egingo dute hurrengo saioa. Alberto Aierberen Argentina, Txile eta Tanzania ezagutuz. Hego hemisferioko natura izenburupean ikus-entzunezkoa eskainiko dute, 20:00etan, Amezti elkartean eta afaria izango da ondoren. Afarian parte hartzeko izen eman beharra dago 677 984 387 telefono zenbakian, Aitorri deituta.













