‘Lurdes Iriondo. Ez gara alferrik pasako’ dokumentala, Idiazabalen
Lurdes Iriondo abeslariaren eta idazlearen bizitzan oinarrituta dago ikus-entzunezkoa. Zuzendaria eta gidoilaria Idiazabalgo emankizunean izango dira bihar.
Dokumentalean ateratzen den Lurdes Iriondoren argazki bat.Hitza Euskararen Nazioarteko egunaren harira antolatutako egitarauaren baitan, Lourdes Iriondoren bizitzan oinarritutako Lurdes Iriondo, ez gara alferrik pasako dokumental luzea eskainiko dute bihar, abenduak 5, Idiazabalen. Ikuskaria 19:30ean hasiko da, Guraso elkartean.
Lurdes Iriondo ez gara alferrik pasako Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten. Ahanzturan eroritako Lurdes Iriondo abeslari eta idazlearen figura gogora ekarri eta garai bateko euskal kulturgintzan izan zuen eragina aitortzeko egindako lana da. Idiazabalgo emankizunean izango dira bihar Inge Mendioroz zuzendaria eta Idoia Garzes gidoilaria.












