Goiturrek aldundiko Gipuzkoako Zaindari Turismo Saria irabazi du
Eskualdean eginiko lana eta agentziaren ibilbide profesionala aitortu dituzte hala. Gaur iluntzean izango da sari banaketa, Irungo Ficoban.
Goiturreko Ion Ubide teknikaria eta NIko Osinalde zuzendaria.Goitur Goitur Goierriko turismo agentziak Foru Aldundiko Gipuzkoako Zaindari Turismo Sarietako bat irabazi du: Ibilbide Profesionalaren Zaindari Saria, alegia. Gipuzkoan turismoaren prestigioa areagotzen laguntzen duten profesionalen, enpresarien, langileen edo erakundeen jarduna saritu eta jendaurrean aitortzeko dira Zaindari Turismo Sariak.
Hala, Goiturrek eskualdean urteetan zehar eginiko lana eta agentziaren ibilbide profesionala aitortu dituzte. Lau sari banatu dituzte; Goiturrez gain, Proiektu Iraunkorraren Zaindari Saria Sagardoa Routek lortu du, Berrikuntzaren Zaindari Saria Aparture-k eta Berdintasunaren Saria Behobia-San Sebastian 50-50-25-ek.
Gaur iluntzean Irungo Ficoba Erakustazokan ospatuko den galan banatuko dituzte sariak. Goiturrena agentziako Adur Ezenarro presidenteak eta Niko Osinalde zuzendariak jasoko dute.













