Intza Aldasoro, infantil mailako Espainiako txapeldun gimnasia erritmikoan
Haizea Aldasorok, berriz, junior mailan seigarren postua eskuratu du. Bi ahizpak Tolosa CF taldearekin lehiatzen dira.
Intza Aldasoro Tolosa CFko taldekideekin podiumean.RFEG Intza Aldasoro Ibarguren lazkaotarra taldekako infantil mailako Espainiako txapeldun bilakatu da gimnasia erritmikoan. Espainiako Gimnasia Erritmikoko Txapelketan urrea eskuratu du Tolosa CFko taldekideekin batera. Azaroaren 19tik 23ra jokatu zen txapelketa Castellon (Herrialde Katalanak). 110 taldek baino gehiagok parte hartu zuten.
Haizea Aldasorok, aldiz, junior kategorian parte hartu zuen Espainiako Kopan, eta seigarren postua lortu zuen bere taldearekin, Tolosarekin. Bi ahizpak Tolosa CFrekin lehiatzen dira.













