Mintzalaguna taldea sortzeko deialdia egin dute Idiazabalen
Mintzalagun taldea sortzeko deialdia egin zuten hainbat herritarrek atzo iluntzean. Idiazabalgo Udala Atzo, Euskararen Nazioarteko egunarekin bat eginez, egin zuten Idiazabalen Mintzalaguna taldea sortzeko deialdia. Udaletxeko areto nagusian egindako aurkezpen ekitaldian, euskaraz ez dakiten eta dakiten herritar horiei dei egin zieten egitasmora batzeko; “euskaraz hitz egiteko inguru atsegin eta eroso bat eskaini nahi diegu gure hizkuntza ikasten ari diren edo jakin arren egunerokoan erabiltzeko ohiturarik ez duten herritarrei”, esan zuten atzoko aurkezpenean.
Dagoeneko zabaldu dute izen ematea, eta bi modutara egin daiteke: Taupa mugimenduaren web gunean sartuta edo kultura@idiazabal.eus helbidera mezu bat idatzita.













