'Neandertalak' erakusketa eta 'Jentilen Mundua' erronka izango dira abenduan Barandiaran museoan. Horietarako zein Iztuetara joateko izena eman behar da aurrez.
Abenduan ere, parketxe sareak antolaturiko askotariko ekintzak izango dituzte gozagai herritarrek. Ataungo Barandiaran museoan Neandertalak erakusketa eta Jentilen Mundua erronka daude, eta Aralar natura-parkean, Lazkaon, Iztueta baserrira bisita gidatua.
Neandertalak erakusketak neandertalak benetan nortzuk ziren ezagutzeko eta Goierrin izan zuten historia harrigarri eta zabala argitzeko aukera eskaintzen du. Ikusgai dago jada, asteazkenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara, abenduaren 21era arte. Jentilen Mundua, erronka mitologikoa, aldiz, abenduaren 6an eta 8an izango da. Barandiaran museotik 10:30ean abiatuko dira. Aurrez izena eman behar da, barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbidean edo 943 18 03 35 eta 688 895 069 zenbakietan. Helduek 6 euro ordaindu behar dute, eta 12 urtetik beherakoak 4 euro.
Naturarekin orekan izenburupean, berriz, Lazkaomendiko Iztueta baserria bisitatzeko aukera egongo da abenduaren 14an. 11:00etan hasiko da eta bi ordu iraungo du. Helduen prezioa 12 eurokoa da, eta haurrena 6 eurokoa. Aurrez izena eman behar da, leku mugatua dagoelako, aurrekoaren bide bera erabilita: barandiaran@gipuzkoanatura.eus, 943 18 03 35 edo 688 895 069. Abereak, ukuilua eta zelaiak, esnetegia eta baserria ezagutzera emango dituzte, eta amaieran produktuak dastatzeko aukera izango da.