Bele Gazte gaztelekuan prest, Gabonetarako
Abenduaren 12tik urtarrilaren 5era luzatuko da egitaraua. Eskaintza 12 eta 18 urte bitarteako nerabeei zuzenduta dago.
Gabonetako oporrak iristearekin batera, Zegamako Bele Gazte Gaztelekuan ekintza ugari antolatu dituzte. Eskaintza 12 eta 18 urte bitarteko nerabeentzako da eta abenduaren 12tik urtarrilaren 5era luzatuko da.
- Abenduak 12: Gabonetako apaingarriak egiteko saioa.
- Abenduak 19: 13. argazki lehiaketako sari banaketa. 2026ko egutegiak ere banatuko dituzte parte hartzaileen artean.
- Abenduak 20: gailetak eta turroiak egiteko ikastaroa.
- Abenduak 24: bazkal ondoren Gazte Herexa Elkartekoekin baserriz baserri kantu eskean ateratzeko gonbita luzatu zaie gaztelekuko erabiltzaileei. 18:00etan Olentzero eta Mari Domingirekin batera Olaran auzotik kalejira.
- Abenduak 26: Gabonetako bingo berezia.
- Abenduak 29: Bubble Balls ekintza arrakastatsua frontoian arratsalde guztian zehar. Ekintza honetarako aurrez gaztelekuan izena eman behar da abenduaren 5ean, 12an edo 13an. Prezioa, 3 euro.
- Abenduak 30: arratsalde librea.
- Urtarrilak 5: Errege Magoen kabalgatan antortxekin aterako dira arratsaldeko 19:00ak aldera gaztelekuko nerabeak. Parte hartu nahi duenak aurrez izena eman beharko du herriko whatsapp taldean zabaldu duten estekan, abenduaren 20a baino lehen.












