Fermin Aramendik bertsotan agurtu du lan jarduna Stelvio gainetik
Txirrindularitzaren mendatetzar mitiko batean hiru bertso kantatuz eman du telebistako erretiroaren berri esatari ataundarrak.
Fermin Aramendi Stelvio gainean bertsotan, sareetan zabaldu den bideotik ateratako irudian. Hitza Fermin Aramendik (Ataun, 1960) agur esan dio telebista lan jardunari. Artean maillota izerditan zuela, Italiako Stelvio mendatetzarraren gainetik hiru bertso kantatuz jakinarazi du telebistan txirrindularitza esatari izateari utziko diola.
Hona botatako hiru bertsoen azken bi estrofak:
Lehen bertsoa
Hau da lekua, hau mezua,
aireratzeko eguna
bukatu dela nere aldetik
telebista jarduna
Bigarren bertsoa
Stelviotik erretirora
kolpean naiz igarota
hauxe esatea amesten nuen
hona goraino igota
Hirugarren bertsoa
Denok dezue zuen lekua
nere bihotz barrenean
pozik nengoke egin ahal badut
tartetxo bat zuenean












