Martuteneko presoentzako opari bilketa, datorren astean Idiazabalen
Idiazabalgo Caritasek jakitera eman duenez, aurten ere Martuteneko presoentzako opari bilketa egingo dute herrian. Abenduaren 12an eta 13an izango da, 10:00etatik 12:00etara apaiz etxean.
Gehien behar direnen artean ondokoak zerrendatu dituzte Caritasetik:
- Gizonezkoen edo emakumezkoen barruko arropa berria
- Bainuko oinetakoak (41etik 44ra)
- Kirol oinetakoak (41 eta 44 gizonezkoentzat, 31 eta 41 emakumezkoentzat)
- Galtzerdiak
- Azkazalak moztekoak
- Irratia (piladunak soilik)
Eraman daitezkeen beste gauzen artean:
- Tabakoa (gorria) eta metxeroak
- Turroi biguna
- Gutun-azalak eta zigiluak












