Larunbatean Euskal Herriko powerlifting txapelketa jokatuko da Urretxun
Bihar (larunbata), 10:00etatik 20:00etara, Euskal Herriko powerlifting txapelketa jokatuko da Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Powerliftinga indarreko kirol bat da. Halterofiliaren antzekoa da. Halterofilian bi ariketa egiten dira eta honetan, berriz, hiru egiten dira. Txapelketetan hiruen batuketa egiten da eta kilo gehien altxatzen duenak irabazten du. Halterofilian esplosibitateak garrantzia handiagoa du. Powerliftingean, berriz, indarrak.












