Ataun K.E. jaun eta jabe, ostiraleko derbian
Ataungo taldeak 3-0 irabazi zion Zaldibiako Ausa taldeari. Sailkapen orokorrean, ataundarrak lehenengo postuan daude eta zaldibiarrak bosgarrenean.
Ataun K.E.-k eta Zaldibiako Ausa taldeak areto futboleko 1. Erregional mailako 8. jardunaldia jokatu zuten ostiralean, eta ataundarrak nagusitu ziren 3-0, etxean.
Ataungo taldeak orain arteko zortzi partidak irabazi ditu, eta sailkapenean lehenengo postuan sendo jarraitzen du. Zaldibiako Ausa, berriz, bosgarren postuan dago une honetan, igoera fasea jokatzeko aukera ematen duen laugarren postutik bi puntura.












