Teran eta Sanz izan dira Gipuzkoako kros txapelketako irabazleak
Txindokiko krosa eta Gipuzkoako txapelketa jokatu dira Oiangun. Goierritar korrikalariek maila ona erakutsi dute.
Ainhoa Sanz eta Adirane Peñagarikano maila absolutuko lehen eta bigarren postuetan. Eguraldia lagun, 10:00ak pasata atera dira lehenengo korrikalariak Oianguko parkeko zelaietan barrena. Txindoki Atletismo taldeak antolatutako Txindoki Krosa eta, aldi berean, Gipuzkoako txapelketako proba jokatu dira aurten. Bertan, mailaz maila izendatu dituzte Gipuzkoako txapeldun berriak.
Maila absolutuan, Julen Teran nagusitu da gizonezkoetan, eta Ainhoa Sanz urretxuarra izan da emakumezkoetan garaile. Iaz ere maila absolutuko lasterketa irabazi eta Euskadiko txapela jantzi zuen Sanzek.
Maila absolutuko sailkapena honela gelditu da:
Gizonezkoak:
- Julen Teran Belastegi (C.D. Eibar)
- Bingen Aranbarri Larrañaga (Azk eta Azp Xeye Ake)
- Imanol Inza Gisasola (Goierri Garaia)
Emakumezkoak:
- Ainhoa Sanz Rodriguez (Goierri Garaia)
- Adirane Peñagarikano Esteibar (Goierri Garaia)
- Alba Lekunberri Indart
Master 35, emakumezkoak:
- 1. Ana Montero (Argixao)
- 2. Adelaida Rubio (CA Rentería)
Master 35, gizonezkoak:
- 1. Sergio Roman (Atlético SS)
- 2. Jorge Sainz-Maza (Zumaiako Triatloi Taldea)
- 3. Iñigo Trokaola (CD Eibar)
Master 5, emakumezkoak
- 1. Josune Zabala (Antoniano)
Master 5, gizonezkoak
- 1. Cipriano Burcio (Goierri Garaia)
- 2. Roberto Gartzia (CD Eibar)
- 3. Joseba Altube (Aloña-Mendi)
Alebin neskak
- 1. Malen Lasa (Jakintza)
- 2. Jare Munduate (BAT)
- 3. Aiora Alberdi (Txindoki AT)
Alebin, mutilak
- 1. Negu Lizeaga (Zumeatarra)
- 2. Jurgi Davila (Arrasate)
- 3. Ekhi Altuna (Tolosa CF)
Infantil, neskak
- 1. Nile Agirretxe (Arrasate)
- 2. Irina Mendizabal (Tolosa CF)
- 3. Udane Osa (Zumaiako Triatloi Taldea)
Infantil, mutilak
- 1. Jurdan Gonzalez (Xanju)
- 2. Aner Arrondo (Txindoki AT)
- 3. Eñaut Arriaran (Aloña-Mendi)
16 urtez azpiko neskak
- 1. Ane Bosch (Xeye)
- 2. Uxue Rodriguez (CD Hernani)
- 3. Irune Fernandez (Xanju)
16 urtez azpiko mutilak
- 1. Beñat Iraola (Tolosa CF)
- 2. Xabat Urkiola (Tolosa CF)
- 3. Julen Zialtzeta (Xeye)
18 urtez azpiko neskak
- 1. Ane Barandiaran (Txindoki AT)
- 2. Irune Mateo (CD Hernani)
- 3. Anne Campanillas (Real Sociedad)
18 urtez azpiko mutilak
- 1. Ekhi Civico (Tolosa CF)
- 2. Julen Mendoza (BAT)
- 3. Urko Ibarguen (BAT)
20 urtez azpiko neskak
- 1. Idoia Arrospide (Tolosa CF)
20 urtez azpiko mutilak
- 1. Ugaitz Gartzia (CD Eibar)
- 2. Ioritz Intxaurrandieta (Xanju)
- 3. Adur Ugartemendia (BAT)
23 urtez azpiko mutilak
- 1. Bingen Aranbarri (Xeye)
- 2. Samuel Vega (Txindoki AT)
- 3. Aimar Sukunza (Zumeatarra)
Taldekako sailkapenak
- Gizonezko absolutuak: 1. Elgoibar. 2. Jakintza.
- 18-20 urtez azpiko, mutilak: 1. Bidasoa Atletiko. 2. Tolosa CF. 3. Goierri Garaia.
- 16 urtez azpiko mutilak: 1. Xeye. 2. Tolosa CF. 3. Txindoki AT.
- 16 urtez azpiko neskak: 1. Tolosa CF. 2. Bidasoa Atletiko. 3. Xeye.
- Infantil mutilak: 1. Txindoki AT. 2. Real Sociedad. 3. Bidasoa Atletiko.
- Infantil neskak: 1. Zumaiako Triatloi Taldea. 2. Xeye. 3. Arrasate.
- Alebin neskak: 1. Bidasoa Atletiko. 2. Txindoki AT. 3. Tolosa CF.
- Alebin mutilak: 1. Txindoki AT. 2. Tolosa CF. 3. Hernani.
Goierritar ugariren parte hartzea
Benjamin mailatik hasi eta helduetara arteko mailetan lehiatu dira ehunka korrikalari Oiangun. Txindoki atletismo taldeko 92 korrikalarik hartu dute parte eta Goierri Garaia taldetik ere hogei korrikalaritik gora lehiatu dira. Korrika egiten lehenak, 16 urtetik beherakoak izan dira: emakumezkoak 10:00etan eta 10:20an gizonezkoak; hauek 2.750 metroko ibilbidea osatu dute. Ondoren, 10:40an, 18 urtez azpiko emakumezkoek eta gizonezkoek elkarrekin egin dute lasterketa, 3.830 metroko ibilbidean. Jarraian, maila absolutuko korrikalarien txanda izan da, gizon zein emakumeena 11:05ean abiatu dira, 6.350 metro egiteko.
Azkenik, haurren txanda izan da. 11:40an infantil neskak eta 11:55ean infantil mutilak (1.650 m); 12:10ean alebin neskak eta 12:25ean alebin mutilak (950 m), eta 12:40an benjaminak, mistoa (250 m).













