Eguberri bezperako kantu eskerako hiru entsegu Zaldibian
Egun berean egiten duten bazkarirako izen-ematea ere zabalik dago.
Zaldibiarrak baserriz baserri kantu eskean. Euskal presoekiko elkartasunez Eguberri bezperan kantu eskean ateratzen den taldeak hiru entsegu egun jarri ditu. Aurrenekoa etzi –hilak 11– izango da (19:30) eta hurrengo biak datorren astean: hilaren 16an 19:30ean eta hilaren 21ean 18:30ean. Kimuene kulturgunean izango dira. Egun horretan egingo duten bazkarirako hilaren 22rako eman behar da izena Whatsapp bidez: 644 803 349.












