Lide Hernando musikaria Gerrikon izango da bihar
'Hitz&Musik' zikloko hirugarren eta azken gonbidatua da musikari donostiarra.
Lide Hernando (Donostia, 1991) musikariak itxiko du bihar Gerrikok antolatzen duen Hitz&Musik zikloa. Aitor Artzak gidatuko du saioa, eta ondoren kontzertu akustiko labur bat egingo du Hernandok Gerriko Txokoan (18:30). Liher taldeko abeslari izana, 2023an ekin zion bakarkako ibilbideari Bele proiektuarekin. Bi disko kaleratu ditu: 2024an Herrari izenekoa, eta aurten bigarrena, Muturrez zerura.












