Literatur solasaldi musikatua Ormaiztegin
Yolanda Arrieta idazlea, artxiboko irudian. Hitza Yolanda Arrietaren (Etxebarria, Bizkaia, 1963) Etxe bat norberarena liburuan oinarrituta, solasaldi musikatu egingo dute ostegunean, hilak 11 Ormaiztegiko liburutegian, 18:00etatik aurrera. Liburua hizpide hartuta hizketarako tarte bat hartzea da ekimenaren helburua antolatzaileen hitzetan: “Kantuari eta hitz ozenari tartea utzita, aurrez aurreko giro goxoan”
Arrietak berak irakurriko ditu testuak Peru Galbete (Usurbil, 1987) musikariaren laguntzarekin.












