Mikel Urdangarin Sormen Bekaren irabazleen artean
Komikiak Azurmendi eta pentsalari feministak elkarrizketan jarriko ditu, collage estiloan eta ikuspegi berritzailez. Epaimahaik proiektuaren anbizioa, tonu jostaria eta estetika goraipatu ditu.
Mikel Urdangarin eskubitik hasita bigarrena.Durangoko Azoka Durangoko Azokako Sormen Beka jaso du Mikel Urdangarin beasaindarrak, Ainhoa Olasorekin eta Usue Egiarekin batera, Joxe Azurmendiri buruzko komiki proiektuagatik. Hamabi lan aurkeztu dira aurten deialdira, eta epaimahaiak “anbizioa, ikuspegi originala eta umorea” nabarmendu ditu irabazleen proposamenean.
Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak izeneko komikiak Azurmendi eta hainbat pentsalari feministaren (Angela Davis, Simone Weil, Vandana Shiva…) arteko elkarrizketa fikzionatuko du, collage estetika eta tonu jostaria erabiliz. Proiektuaren oinarria Urdangarinek bere tesian egindako ikerketan dago, eta hiruek elkarlanean garatuko dute: Egiak marrazkiak, Olasok gidoia, eta Urdangarinek ikerketaren ardatza jarriko dute.
Komikiak Euskal Herria eta nazioarteko gertaera esanguratsuak uztartuko ditu, pentsamendu feministaren eta Azurmendiren galderen arteko zubiak eraikiz. Epaimahaiak nabarmendu du lanaren «arnas luzeko» izaera eta «estetika ez-akademizista» hautua.
Sormen Beka Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak antolatzen dute, eta 15.000 euroko saria jasotzen du onuradunak. Aurtengoa zortzigarren edizioa da, eta irabazleek urtebete izango dute komikia osatzeko argitaratu aurretik.












