Ordiziako txistor lehiaketan epaimahaikide izateko aukera
Abenduaren 17an izango da, 10:00etatik aurrera. Zuzen erantzuten duten asmatzaileen artean zozketa egingo dute.
Txistor lehiaketako irabazleak.Loinaz Agirre. Abenduaren 17an, 10:00etatik aurrera Ordizian jokatuko den 27. Euskal Herriko txistorra lehiaketaren epaimahaikide izateko aukera izango dute ordiziar batek. Horretarako, udalak egindako galdera zuzen erantzun beharko da: “Esaiguzu, nork irabazi zuen iazko edizioa?”.
Erantzunak 688 752 647 telefonora bidali beharko dira abenduaren 11 baino lehen. Asmatzaileen artean zozketa egingo da.













