Beasaingo KZguneak urtarrilerako ikastaro eskaintza aurkeztu du
Beasaingo KZguneak urtarrileko formakuntza egutegia plazaratu du, eta herritarrek aukera izango dute ikastaro desberdinetan izena emateko, bide desberdinak baliatuz. Zentroak gogorarazi du, une honetan aldez aurretiko hitzordua beharrezkoa dela KZguneko zerbitzuak erabiltzeko eta ikastaroetan izena emateko:
- KZgunera bertaratzea: betiere hitzordua eskatuta 943 02 36 22 telefono zenbakira deituta edo internet bidez.
- Telefonoz: 943 02 36 22ra deituta. Kasu honetan, erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
- Internet bidez: www.kzgunea.eus webgunearen bidez. Kasu honetan ere, erabiltzaile bezala alta emanda egon behar da.
KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
- KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea)
- Formakuntza batetan webgunearen bidez izena eman
Beasaingo KZgunea Oriako pasealekuan dago (12. zenbakia, 1.go solairuan) eta astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, 09:00etatik 13:00etara.













