Bertso zahar eta berrien afaria, Arranoko oholtza berotzeko
Eñaut Agirre eta Unai Agirre bertsolariek, hainbat musikariren laguntzarekin girotuko dute afaria. Tiketak salgai daude.
Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak lelopean bertso afari musikatua egingo dute ostiralean, Beasaingo Arrano Elkartean, 21:00etan hasita, eta oholtza gainean ariko dira Eñaut Agirre eta Unai Agirre bertsolariak, hainbat musikariren laguntzarekin. Ikuskizunak bertso tradizionalak eta sortu berriak uztartuko ditu, umorea, kantua eta bertsolaritzaren magia berezia batuz. Helburua da bertso giro atsegin eta parte-hartzailea sortzea, Arrano elkarteko ohiko afari giroari kolore berezia emanez. Ostiralean, beraz, bertsozale eta musikazaleek hitzordu ederra izango dute.
Sarrerak Arrano tabernan eros daitezke: 25 euro helduek eta 18 euro ikasle eta langabetuek. Tokia mugatua denez, aurrez eskuratzea gomendatu dute.













