Idiazabalgo udalak landa-lurzoruko lursailak topografikoki mugatzen jarraituko du
Iaz 13,14 eta 15 poligonoetako lursailak mugatu ondoren, aurten, udalerriko 11 eta 12 poligonoen mugaketarekin jarraituko du.
Aurten ere, Idiazabalgo Udalak landa-lursailen mugaketarekin jarrituko du, 11 eta 12 poligonoetan, zehazkiago. Udalak landa-lurzoruko sailak topografikoki mugatzeko prozesuari ekion zion iaz, Geograma enpresaren laguntzarekin. Proiektuaren helburua mugetan egon daitezkeen akats posibleak argitzea eta zuzentzea eta mugei eta mugarriei GPS koordenatuak ematea da.
Udalerriko 11 era 12 poligonoetako lur jabeei deialdia egin diete Geograma enpresak eta udalak abenduaren 16an Guraso Elkartean egingo diren bileretan parte hartzeko. Bi ordu jarri dituzte aukeran: 11:00etan edo 17:00etan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Oreka Berdearen Saileko dirulaguntzarekin, landa-lurretako 292 hektareako azalera duten 555 lursail baina gehiago mugatzea da udalaren helburua. Horretarako, bertako lur-jabe guztien kolaborazioa behar beharrezkoa dela azpimarratu dute udaletik, mugakideekin lursailaren mugak eta mugarriak adosteko eta katastroa behin betiko zuzentzeko; adostasunik ezean proiektua ezingo baita gauzatu.
Prozesu honek ez du gastu ekonomikorik suposatuko lur jabeentzat.













