Manta eta neguko arropa bilketa egingo dute Beasainen eta Legazpin
Abenduaren 12an egingo dira bilketak, eta abenduaren 19an banaketak. Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak egin du deialdia.
Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, klase elkartasuna antolatzeko helburuarekin, manta eta neguko arropa bilketa antolatu du ostiral honetarako, abenduak 12. Haurren zein helduen jertseak eta txaketak jasoko dituzte Beasainen eta Legazpin.
Beasainen, Erauskin plazan egingo dute bilketa, 17:00etatik 19:00etara; Legazpin, berriz, Larrosain Gune Sozialistan, 18:30etik 20:00etara.
Bildutako materiala abenduaren 19an banatuko dute beharra duten familien artean. Beasainen, Goierriko Zentro Sozialistan egingo dute banaketa, 17:00etatik 19:00etara; eta Legazpin Larrosain Gune Sozialistan, 17:00etatik 19:00etara.
Ekimenaren antolaketan parte hartu dute Goierriko Etxebizitza Sindikaltu Sozialistarekin batera, Kontseilu Sozialistak eta Legazpin Auzoak Bizirik egitasmoak.













