Ordiziako Kirol Sarietako 'Herritarren saria' erabakitzeko aukera dute ordiziarrek
Hodei Caballero, Ane Gonzalez, Josu Goia, Markel Odriozola, Maddi Sola eta Lide Urrestarazu daude hautagaien artean. Abenduaren 12ra arteko epea dago botoa emateko.
Ordiziako Kirol Sarietan herritarren saria jasotzeko hautagaiak. Bi urtean behin banatzen diren Ordizia Kirol Sarietan Herritarren Saria nori eman erabakitzeko, herritarren iritzia jaso nahi du Ordiziako Udalak. Hodei Caballero martxa atleta, Ane Gonzalez eta Josu Goia hegats igerilariak, Markel Odriozola eta Maddi Sola errugbilariak eta Lide Urrestarazu mendi korrikalaria daude hautagaien artean.
Botoa 688 817 583 telefono zenbakira mezu bat idatzita eman daiteke. Pertsonako boto bakarra eman daiteke.
Epea abenduaren 12an, 10:00etan, amaituko da. Irabazlearen izena abenduaren 27an 12:00etan Plaza Nagusian egingo den ekitaldian jakinaraziko da.











