Pumptrackaren lanak, martxa onean
Azaroaren amaieran hasi zituzten lanak eta dagoeneko formak eta diseinua amaitzear daude.
Pumptrackaren lanak, Ormaiztegin.Josune Zarandona 2025 urterako aurreikusitako inbertsio nagusienean artean zegoen pumptrack pista berri baten eraikuntza. Lanak azaroaren amaieran hasi zituen Poolsport enpresak eta dagoeneko lanak “oso aurreratuta” daudela esan du Jon Enrike Ormaiztegiko alkateak. Lan hauek 127.000 euroko aurrekontua dute orotara.
Dagoeneko pumptrack izango denaren formak eta deiseinua eginda daude eta “eguraldiak laguntzen badu” Eguberrietarako lanak amaituta egon daitezkeela aurreratu du alkateak, ez zalantza gutxirekin. Izan ere, “forma emateko lanak amaituta dauden arren, asfaltatze lanak falta dira oraindik. Asfaltoa botatzeko aste oso bat beharrezkoa da eguraldi onarekin, behar bezala lehortzeko”, azaldu du Enrikek.













