Solaresko bainuetxera irteera, urtarrilean
Aurretik beste bi ekintza ere antolatu dituzte Idiazabalen; abenduaren 13an txokolate jana izango da eta abenduaren 21ean San Tomas eguneko afaria.
Castilla termal Solares bainuetxea Kantabriako Solares herrian. Hitza Adin Etxe jubilatuen elkarteak Castilla Termal de Solares (Kantabria) bainuetxera irteera antolatu du urtarrilaren 8rako. Irteerak gosaria, autobus zerbitzua eta bazkaria ere barne, 47 euroko prezioa du. Joan nahi dutenek izena emateko aukera izango dute hilaren 12an, 18:00etatik 19:00etara elkartearen egoitzan. Plazak mugatuak dira eta gehienez 34 pertsonentzako lekua dago aurreikusita.
Urtarrila iritsi aurretik, ordea, beste bi ekintza ere antolatu ditu Adin Etxek Idiazabalen bertan. Abenduaren 13an, larunbatez txokolate jana antolatu dute egoitzan, 17:00etatik aurrera. Abenduaren 21ean, San Tomas eguneko afaria ere antolatu dute. 20:00etan izango da afaria elkartearen egoitzan eta 5 euroko prezioa du. Abenduaren 15ean eta 16an egongo da izena emateko aukera, 18:00etatik 19:00etara egoitzan bertan.













