Abenduaren 16tik 19ra Goierrin banatuko du egutegia aldundiak
Urtarrileko argazkia Miguel Cavero ordiziarrarena da, eta abendukoa Oliver Perez zestoarrak Zumarragan ateratakoa. Ezkion eta Itsason hasiko dira banatzen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak abenduaren 16tik 19ra Goierrin banatuko du 2026ko foru egutegia. Aurtengoak “Gipuzkoako balioak” dituela oinarri azaldu du aldundiak, “Ekin. Zaindu. Bizi. lemapean jasoak”. Iaz lehen aldiz banatu zuten Gipuzkoako herrietan, eta “banaketaren arrakastaren ondoren”, udalerri guztietan banatuko dute aurten ere.
Gipuzkoako Argazkilaritza Elkarteak eta aldundiak antolatutako argazki lehiaketan herritarrak animatu dituzte “beren ikuspegitik gipuzkoar nortasunaren partetzat jotzen dituzten balioak islatzera”, eta 1.073 argazki jaso dituzte. Epaimahaiak hamazazpi irudi finalista aukeratu zituen, “kalitate teknikoagatik, narrazioare indarragatik eta lurraldearen berezko bizimoduak eta balioak islatzeko gaitasunagatik”, eta horietatik hamahiru irabazle hautatu zituen.
Irabazleen artean goierritar bat dago; urtarrileko argazkia Miguel Cavero ordiziarrarena da. Maiatzekoa, berriz, Iker Zubizarreta arrasatearrak Urbian ateratakoa da, eta abendukoa Oliver Perez zestoarrak Zumarragan ateratakoa. Hauek dira argazki irabazle guztiak:
- Azala: Joserra Txintxurretaren Artzaintza (Oñati).
- Urtarrila: Miguel Caveroren Por la nieve (Ordizia).
- Otsaila: Alberto Lovoren Tolosako inauteriak (Tolosa).
- Martxoa: Josu Vegasen Arrantzan (Orio).
- Apirila: Marijose Cueliren Iratze txikia (Oihanleku basoa).
- Maiatza: Iker Zubizarretaren Esnebide azpian (Urbia).
- Ekaina: Antonio Murilloren Dantzari (Arrasate).
- Uztaila: Jose Antonio Valorren Diji0863-Colore (Zarautz).
- Abuztua: Ane Jalonen Ezeren zain (Donostia).
- Iraila: Jaione Uzkianoren Erraldoiaren babesean elkarrekin (Orio).
- Urria: Gerardo Garciaren Redera (Hondarribia).
- Azaroa: Juan Carlos Gilen Errezil bajo la bruma (Errezil).
- Abendua: Oliver Perezen Ohiturak mantenduz (Zumarraga).
Goierrin, egutegia Ezkion eta Itsason hasiko dira banatzen, abenduaren 16an. Hauek dira lekuak eta orduak:
- Abenduak 16
- Ezkio. Frontoia. 17:00-18:00.
- Itsaso. Udaletxea. 18:30-19:30.
- Abenduak 17
- Zegama. Herriko plaza. 10:00-11:00.
- Segura. Herriko plaza. 11:30-12:30.
- Zerain. Ostatu parean. 13:00-14:00.
- Mutiloa. Herriko plaza. 15:30-16:30.
- Gabiria. Herriko plaza. 17:00-18:00.
- Ormaiztegi. Herriko plaza. 18:30-19:30.
- Abenduak 18
- Ataun. San Martin auzoko plaza. 10:00-11:00.
- Lazkao. Herriko plaza. 11:30-12:30.
- Olaberria. Herriko plaza. 13:00-14:00.
- Idiazabal. Herriko plaza. 16:00-17:00.
- Beasain. Erauskin plaza. 17:30-19:30.
- Abenduak 19
- Gaintza. Herriko plaza. 10:00-11:00.
- Zaldibia. Herriko plaza. 11:30-12:30.
- Ordizia. Fray Andres plaza. 13:00-14:00.
- Arama. Herriko plaza. 15:30-16:30.













